Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ZiNtZiLikA

16/04/2008 GMT 1

boliviatik maitasunez

zintzilika @ 19:52

apa neskak!!! zer moduz zabiltzate. ni primeran nago, oso gustora. kriston esperientzia da hau. iada bi aste daramazkit eta iaia etxean bezela sentitzen naiz, lagun batzuk egin ditugu eta oso ondo tratatzen gaituzte afaltzera gonbidatzen gaituzte, bazkaltzera, dantzatzera,... beraz ez daukagu aspertzeko denborarik. amazonas ohianean dagoen hiri batean nago eta hori nabaritzen da ez bakarrik aurkitu ditzazkegun animaliengaitik baizik eta egiten duen hezetasunagaitik. bai animali asko daude, arriskutsuenak ohianean sartuak daude, hemen bakarrik biborak aurkitu daitezke ez dela gutxi, bainan periferian.

duela astebete edo herrixka bat bixitatzera joan ginen, hau ohinaren erdian aurkitzen da, oso polita ikaragarria. bihar anakonda bat ikustera eramango gaituzte, argazkiak bidaltzen saiatuko naiz, bale. bidaitzeko ere asmoa badaukagu, maiatzean uyuni-ko salarrera joango gara, la paz ikusteko ere asmoa degu isla del sol bixitatzeko eta titikaka lakua eta azkenin bueltatu baina astebete lehenago peru-ra joango gera cuzko eta machu pichu ikustera, ikaragarria. bestela ere gehiago bidaiatu nahi degu bainan sobre la martxa.

eta eskolan ba primeran, lehenengo egunetan nahiko galduta bainan orain oso ondo nago.

xomorroek oso zizta gutxi egin didate hanka eta oinetan batez ere, nirekin dagoenari gehigo. aurreko larunbatean hospitalera joan behar izan gendun eta bi txerto jarri zizkioten, neri bada ez bada ere antialergikoak eman zizkidaten, eta egia esan azkura joan egin zait.

bueno neskak utziko zaituztet. muxu pila pila euskal herrira trinidad-etik.

aaaaaaaaaa xami hegazkina ekainak 28an iristen da bilbora gaueko 21:40-etan bale, muxuak

cimg2096.JPG

Erantzunak

Erantzun bat »

  1. Ido!!

    Hoi poza gusto-gustoa zaudela entzutea! Ta a ze interesgarria dirudin inguru horrek! Bibora maitagarri hoietatik urruti ibili ordea!jeje..

    Muxu handi bat, abenturera!

    noris | 2008-04-20 - 16:24:48 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!